
Aitor Uriarte buru dela elkartuko da Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularia
2023.eko martxoak 14, 10:00 2023.eko martxoak 14, 12:00 Aitor Uriarte buru dela elkartuko da Jokoaren Batzorde Tekniko AholkulariaAitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendaria buru dela elkartuko da asteartean, martxoaren 14an, 10:00etan, Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularia Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan.
Batzorde hau Segurtasun Sailari atxikitako parte hartzeko eta aholku emateko organoa da. Sailaren egitura organikoan integratu gabe, haren xedea da joko-sektorearen iradokizunak eta proposamenak bideratzea, joko-sektorearen egoera zein den aztertzea, arau berriek eta joko-mota berriek sektorean duten eragina aztertzea, eta joko arduratsua sustatzeko ekimenak bultzatzea.