
IKUSPEGIK ZABALDU MONOGRAFIKOA AURKEZTEN DU "DESBERDINKERIA, HAINBAT ALDERDI" JARDUNALDIAN
2023.eko martxoak 14, 09:00 2023.eko martxoak 14, 09:30 IKUSPEGIK ZABALDU MONOGRAFIKOA AURKEZTEN DU "DESBERDINKERIA, HAINBAT ALDERDI" JARDUNALDIANAstearte honetan Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak "Desberdinkeria, hainbat alderdi" jardunaldia antolatuko dute. Bertan, Ikuspegik "Zabaldu #1. Desberdinkeria, hainbat alderdi" monografikoa aurkeztuko du. Monografiko horren analisia desberdinkeria eragin dezaketen hainbat talde, gizarte-talde eta pertsona ukitzen dituen desberdintasun-ardatz nagusietan zentratzen da.
Zabaldu monografikoen multzoko lehenengo ale horrek hasiera ematen dio Euskadin zentzurik zabalenean dibertsitateari buruzko hausnarketa soziologikoa eskaintzea helburu duen bilduma horri.
Aurkezpenean parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendari Monika Hernandok, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde Gorka Morenok eta Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendari Julia Shershnevak.
Hainbat mahairen eta ponentziaren bidez jardunaldian desberdinkeriaren eta dibertsitatearen eta tratu berdinaren, diskriminazio ezaren eta gorroto delituen kontzeptuak landuko dira ikuspuntu juridikotik. Halaber, hainbat ikuspegitatik eztabaidatuko dira dauden erronkak, hala nola, generoa, LGTBI ikuspegia; desberdinkeria ekonomikoa, immigrazioa, herri ijitoa, erlijio-dibertsitatea eta adinkeria.