
RLEG initiative. High Level Event. Bilbao 2023.
2023.eko martxoak 22, 09:55 2023.eko martxoak 22, 13:30 RLEG initiative. High Level Event. Bilbao 2023.
RLEG ekimena botere legegileak dituzten eskualdeetako eta autonomietako 17 gobernuk osatzen dute, eta horietako askok herriak edo nazioak ordezkatzen dituzte estatu kideen barruan.
RLEG-eko kideek konpromiso handia dute EBko balio eta printzipioekin, eta Batasunean maila anitzeko gobernantza eraginkorra bermatzeko eta subsidiariotasun- eta proportzionaltasun-printzipioen dimentsio deszentralizatuaren aplikazioa are gehiago hobetzeko helburuarekin lan egiten dute.
EKITALDIAREN EGITARAUA
10:00 - 10:10 Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzaren ongietorria
10:10 - 10:20 Ekitaldiari hasiera emango dio Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak
10:20 - 10:40 Marian Elorzak adierazpen politikoa aurkeztu eta onartuko du
10:40 - 11:15 RLEG ekimeneko lehendakari eta agintarien hitzaldiak
11:15 - 11:30 Kafea hartzeko etenaldia
11:30 - 11:50 Ponentzia: EBn botere legegileak dituzten eskualdeen rola: etorkizunerako bidea argitzen
Igor Filibi, ikertzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko nazioarteko harremanen irakaslea eta EUROBASKeko idazkari nagusia
11:50 - 13:00. Mahai-ingurua: Moderatzailea: Sandrina Antunes irakaslea, ikertzailea Zientzia Politikoen Ikerketa Zentroan (CICP-Universidade do Minho) eta ikertzailea Bruxelleseko Unibertsitate Librean (ULB).
- Herman Van Rompuy – Europako Kontseiluko presidente emeritua (online)
- Alain Lamassoure jauna – Eurodiputatu ohia, Europako Konbentzioko kidea, Europako Aurrekontu eta Gaietarako Frantziako ministro ohia
- Alison Hunter andrea - European Policy Center (EPC) zentroko aholkulari politiko aditua
- François Alfonsi – Eurodiputatua (online)
- Colin Scicluna jauna – Duvravka Šuica lehendakariordearen kabineteko zuzendaria
13:00 - 13:10 Ondorioak Sandrina Antunes irakaslearen eskutik,
13:10 - 13:15 Itxiera Marian Elorzaren eskutik.



