Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2025
Ekitaldiak Lehendakaritza
qrcode

Jardunaldia: Lankidetzazko gobernantza ziurgabetasun demokratikoari heltzeko. Gipuzkoa eredua Etorkizuna Eraikiz

2023.eko martxoak 28, 10:00 2023.eko martxoak 28, 13:00 Jardunaldia: Lankidetzazko gobernantza ziurgabetasun demokratikoari heltzeko. Gipuzkoa eredua Etorkizuna Eraikiz
2023-03-28 10:00 - 13:00
Delegation of the Basque Country to the EU, Brussels, 27, Rue de deux Eglises
Ekitaldiko kargudunak: Marta Marin Sánchez
Beste gonbidatu batzuk: Markel Olano; Eider Mendoza
lege-oharra
Ekitaldiaren antolatzaileek adeitasunez ematen dute bideoa, eta Irekia plataformatik kanpoko zerbitzu teknikoek egiten dute.

Ekitaldia Irekian (ingelesezko audioan) eta Youtuben gaztelaniaz eta euskaraz jarraitu ahal izango da.

 

Gizarte demokratikoek landu beharreko erronka bat dute aurrez aurre: alderdi interesdunak inplikatuko dituen politikagintza eredu berriak bilatzea. Eginahal horretan, herritarrak politikagintzaren erdigunean ipintzea da gakoa, eta, bide horretan, ikusten da deliberazioa garrantzitsua dela, baina ez nahikoa. Erresilientzia demokratikoa eraikitzeak esan nahi du lankidetzazko gobernantza diseinatuta eta inplementatuta osatu behar dela herritarren egungo partaidetza. Mintegi honetan, erronka hori aztertzea proposatzen da, eta, horretarako, ondoz ondo ipiniko ditu akademiakideak, sektore publikoko profesionalak eta demokraziaren azterketan eta praktikan inplikatutako politikariak.

Mintegiak Gipuzkoa kasua du ardatz, eta lurralde horretako Etorkizuna Eraikiz lankidetzazko gobernantza eredua xehatuko du. Entzutearen eta esperimentatzearen bidez, programak zenbait proiektu bilduko ditu, zeinetan agintari publikoek eta herritarrek orpoz orpo jardungo baitute elkarrekin (enpresak ez ezik, gizarteko, hezkuntzaren alorreko eta herritarren erakundeak ere bai), guztien artean politika jasangarriak definitzeko, erabakitzeko eta aplikatzeko. Erreforma horrek politika publiko ugari biltzen ditu, hala nola osasuna, enplegua, adinekoentzako arreta, klima aldaketa, zibersegurtasuna edo gizarte-ekitatea, eta ebidentziak eskaintzen ditu, horietatik abiatuta ikasi ahal izateko (200 proiektu, 900 erakunde parte-hartzaile eta 50.000 onuradun inguru biltzen ditu).

Mintegian, erresilientzia demokratikoa sortzeak dakartzan gaiak jorratuko dira: lankidetzazko gobernantzaren egiturak, elkarlaneko lidergoaren garapena, esperimentaziotik erakundeetara igarotzeko modua, gizarteratzea, konfiantza sortzea, berrikuntza, askotariko eragileak inplikatzeko komunikazioa, eta emaitzak Garapen Jasangarriko Helburuen arabera ere ebaluatzea. Partaideek guztiokin partekatuko dituzte desberdintasunak lantzearekin loturik duten esperientzia eta jakintza.

PROGRAMA

10:00-10:05    María José Canel moderatzailearen ongietorria (Komunikazio Politiko eta Publikoko irakaslea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)

10:05-10:20    Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia. Etorkizuna Eraikiz: Lankidetzazko Gobernantza

10:20-10:30    Europako Batzordeko presidenteorde Dubravka Šuica andrearen bideomezua: For Democracy and Demography (Demokraziarako eta Demografiarako)

10:30-10:45    Geert Bouckaert irakaslearen hitzaldia, Lovainako Unibertsitate Katolikoa

10:45-11:45    Eztabaida panela: Zergatik da garrantzitsua lankidetzazko gobernantza?

Moderatzailea: Marta Marín andrea (EAEko ordezkaria Europar Batasunean).

  • Toma Šutić jauna (Europako Batzordeko presidenteorde Dubravka Šuica andrearen kabinetekidea)
  • Jaume Duch jauna (Europako Parlamentuko Komunikazioko zuzendari nagusia)  
  • Adil Najam jauna (Frederick S. Pardee School of Global Studies, Bostongo Unibertsitatea, AEB)
  • María José Canel andrea (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)
  • Xabier Barandiaran jauna (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Galdera-erantzunak.

11:45-12:45    Eztabaida panela: Zer-nola inplementatu lankidetzazko gobernantza?)

Moderatzailea: María José Canel andrea (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)

  • David Mair jauna (Joint Research Centre ikerketa zentroko arloburua)
  • Daniele Dotto jauna (DG REFORM zentroko arloburua)
  • Angela Hanson andrea (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea)
  • Eider Mendoza andrea (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Miren Larrea andrea (Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutua)

Galdera-erantzunak.                                            

12:45-13:00    Ondorioak. Eider Mendoza andrea, Gobernantzako foru diputatua, Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @mariajoseCANEL
    2023-03-27

    Comentario de Twitter:
    Jornada: Collaborative Governance to handle Democratic uncertainty 28marzo 9:30am
    https://t.co/v9MR6AFv20

    El acto… https://t.co/WnzixJHini

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Markel Olano; Eider Mendoza