
EAE-ko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoa hedabideen aurrean aurkezteko ekitaldia
2023.eko martxoak 08, 10:00 2023.eko martxoak 08, 10:30 EAE-ko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoa hedabideen aurrean aurkezteko ekitaldiaNerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearekin eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarekin batera, EAEko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoa komunikabideen aurrean aurkezteko prestatu dugun gosari informatibo batean parte hartuko du.
Horiekin batera, Rafael López-Arosteguik, saileko Gizarte Politiketako aholkulariak, eta planaren diseinuan parte hartzen duen talde teknikoko kideek hartuko dute hitza, bai eta planaren funtsezko alderdiak kontrastatu dituen EHUko taldeko kideek ere. Beraz, Jaime García EDE Fundazioko Gizarte Politiketako taldeko kideak eta Raquel Sanz Eguía Careaga Fundazioko eta SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko teknikariak parte hartuko dute; baita Matxalen Legarreta soziologian doktore eta UPV/EHUko irakasleak ere. Bere ikerketa-ildoak, batez ere, genero-zaintza eta -desberdintasunei buruzkoak dira, eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kide da.
EAEko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoa plangintza-tresna bat da, murgilduta gauden trantsizio sozial eta demografikoei aurre egiteko balioko duena. Gizartearen zahartzeak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema indartzea eta egokitzea eskatzen du, erakundeen gizarte-zaintza horietan inbertituz eta komunitatean arreta bultzatuz, adinekoentzako egoitza-zentroak eraldatzeaz gain. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak zainketen gizarte-antolamenduaren eredu propio batean aurrera egiten jarraitzea eskatzen du, lidergo publikotik eta sektoreen arteko lankidetzatik abiatuta, zaintzak desfamilizatzea eta desfeminizatzea dakarrena.
Dokumentu hau administrazio publikoetako hiru mailekin alderatzeko fasean dago. Urrats horren ondoren, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluan aurkeztuko da, prozesua amaitzeko Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoari azken dokumentu bat aurkezteko.