
First Lego League Euskadi, finala
2023.eko martxoak 04, 11:00 2023.eko martxoak 04, 12:00 First Lego League Euskadi, finalaFIRST LEGO LEAGUE EUSKADI
FINALA
Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Cristina Uriarte Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatuarekin batera, Euskadiko First Lego League lehiaketaren finalean izango da bihar, Donostian.
Energia jasangarria ardatz eta gai nagusi hartuta, ikaslez osaturiko 128 euskal taldek (70 talde Challenge kategorian eta 58 talde Explore kategorian) euren berrikuntza proiektuak eta robotak defendatuko dituzte aurtengo First Lego League Euskadiren final handian. Finalak Bilbon, Donostian eta Arrasaten jokatuko dira aldi berean.
EGUNA: martxoak 4, larunbata
ORDUA: 11:00etan
LEKUA: Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campusa
Mundaiz, 50 – Donostia (sarrera nagusia Larramendi eraikina)