Elkarlan Sariak
Ekitaldiak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Erabat argitu ez diren kasuetako ETAren terrorismoaren biktimen senideei Oroitzapen eta Aitorpenerako koadernoak emateko ekitaldia

2023.eko martxoak 10, 11:00 2023.eko martxoak 10, 12:00 Erabat argitu ez diren kasuetako ETAren terrorismoaren biktimen senideei Oroitzapen eta Aitorpenerako koadernoak emateko ekitaldia
2023-03-10 11:00 - 12:00
Palacio de Villa Suso, Vitoria-Gasteiz, Aihotz Plaza
Ekitaldiko kargudunak: Nerea Melgosa Vega, José Antonio Rodriguez Ranz, Monika Hernando Porres, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide
lege-oharra

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua buru izango da ostiral honetan, Villa Suso Jauregian, erabat argitu ez diren kasuetako ETAren terrorismoaren biktimen senideei Oroitzapen eta Aitorpenerako koadernoak emateko ekitaldi berrian. Ondoan izango ditu José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea; Monika Hernando, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria; Aintzane Ezenarro, Gogora – Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria; eta Enrique Ullibarriarana, biktimen aholkularia.

Ekitaldian ETAren terrorismoaren hamaika biktimen familiak izango dira, ETAk 1980an eraildako pertsona maitatuen koadernoak eskura jasotzera. Senide horietako hiruk hartuko dute hitza ekitaldian. Ekitaldian izango dira, baita ere, bete hainbat biktima, AVT eta Covite erakundeen ordezkariak eta beste 15 biktimen elkarteko arduradunak.

Martxoaren 11n, larunbata, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna ospatuko da. Hain zuzen ere, bihar, osteguna, hilak 09, hamabost bat elkarteei Eusko Legebiltzarrean harrera egingo die ospakizun horrengatik beragatik Bakartxo Tejeria presidenteak: Terrorismoaren Biktimen Fundazioa; Andaluziako V.T Elkartea; Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen Elkartea; Valentziako V.T Elkartea; Extremadurako V.T Elkartea; Kataluniako V.T Elkartea; Fundazioa; Errioxako V.T Elkartea; 11M Elkartea; Fernando Buesa Fundazioa; Gaztela eta Leongo V.T. Elkartea; Bakearen aldeko Biktimen Elkartea; Zaitu Elkartea; ASERFAVITE; eta Marqués de las Amarillas Elkartea.

Legegilearen harreraren ostean, elkarte horiek bilera bat izango dute ostegun arratsaldean bertan Nerea Melgosarekin eta Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzako taldearekin. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak biktimen elkarteekin egingo duen lehen bilera izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)