
Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioaren inguruko adierazpenak egingo ditu Nerea Melgosak
2023.eko martxoak 03, 11:30 2023.eko martxoak 03, 12:00 Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioaren inguruko adierazpenak egingo ditu Nerea MelgosakNerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Josean Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea, Monika Hernando, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria, eta Aintzane Ezenarro, Gogora – Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria lagun dituela, Gasteizko Zaramaga auzoko Martxoaren 3ko plazan egingo den lore-eskaintzan parte hartuko du.
Goizeko 11:30tan hasita izango da. 1976ko martxoaren 3ko Gertaeren biktimak omentzeko ekitaldiaren ondoren, sailburuak adierazpenak egingo dizkie komunikabideei Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioaren eratzeari buruz.