
Rodrigo Gartzia buru dela elkartuko da Euskadiko Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Batzorde Mistoa
2023.eko otsailak 27, 09:30 2023.eko otsailak 27, 12:00 Rodrigo Gartzia buru dela elkartuko da Euskadiko Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Batzorde MistoaRodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburua buru dela egingo da astelehenean, otsailaren 27an, 9:30ean, Euskadiko Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Batzorde Mistoaren bilera, eta, besteak beste, Segurtasun Pribatuaren Unitatearen Urteko Memoria aurkeztuko da.
Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, Aitor Lete Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria eta Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendaria ere bileran izango dira.
Batzorde hau organo aholku-emailea da, eta segurtasun pribatuarekin zerikusia duten sektore guztiek parte hartzen dute bertan. Batzordearen eginkizunak dira, besteak beste, Segurtasun Sailari aholkua ematea, esperientziak trukatzea koordinatzea, sektorean hobekuntzak proposatzea eta profesionalen prestakuntzan laguntzea.