
Bingen Zupiriak Grand Départ Pays Basque 2023aren baitan aurten antolatuko diren ekitaldien berri emango du
2023.eko otsailak 13, 10:30 2023.eko otsailak 13, 11:00 Bingen Zupiriak Grand Départ Pays Basque 2023aren baitan aurten antolatuko diren ekitaldien berri emango duAstelehenean, otsailak 13, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, Bingen Zupiriak (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua eta Bozeramalea) Grand Départ Pays Basque 2023aren baitan aurten antolatuko diren ekitaldien berri emango du. Ekitaldian izango dira baita Xabier Ochandiano (Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia), Cristina Múgica (Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde-lehiakortasuneko eta Turismoko zuzendaria), Martin Ibabe (Donostiako Udaleko Kiroletako eta Gazteriako, Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi ordezkaria), Iker Goiria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria), Livia López (Gasteizko Udaleko Kirol eta Osasun Saileko zinegotzi ordezkaria) eta Jose Luis Cimiano (Arabako Foru Aldundiko Arlo Estrategikoen Zuzendaria).
Era berean, Frantziako Tourrarekin harreman estua duten euskal txirrindularien ordezkaritza zabala izango dute lagun, hala nola, Marino Lejarreta, David Etxebarria, Agurtzane Elorriaga, Roberto Laiseka, Igor Anton, Igor González de Galdeano, Eneritz Iturriaga edota David López, besteak beste.
- Eguna: astelehena, otsailaren 13an.
- Ordua: 10:30etan.
- Tokia: Bastida Aretoa, Azkuna Zentroa (Arrikibar plaza, Bilbao).