
Josu Erkoreka buru dela egingo da larrialdietako eta babes zibileko merezimenduen dominak banatzeko ekitaldia
2023.eko otsailak 11, 10:55 2023.eko otsailak 11, 11:50 Josu Erkoreka buru dela egingo da larrialdietako eta babes zibileko merezimenduen dominak banatzeko ekitaldiaJosu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela egingo da larunbatean, otsailaren 11n, 11:00etan, Euskadiko larrialdietako eta babes zibileko merezimenduen dominak banatzeko ekitaldia. Ekitaldian izango dira Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria eta Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria ere.
Ekitaldia Arkauten, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, egingo da, eta larrialdietako eta babes zibileko merezimenduen bereizgarri berdedun domina bat eta 10 plaka-diploma banatuko zaizkie iazko urtean herritarren alde egindako elkartasun-ekintzengatik nabarmendu zirenei. Horrez gainera, ia zerbitzuan 10 urte bete zituzten babes zibileko boluntarioek egindako lana ere aitortuko dute.
Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da hemen