
Olatz Garamendik “Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian” erakusketa inauguratuko du Metro Bilbaoko Abandoko geltokian
2023.eko otsailak 10, 12:00 2023.eko otsailak 10, 12:30 Olatz Garamendik “Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian” erakusketa inauguratuko du Metro Bilbaoko Abandoko geltokianGobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendik “Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian” erakusketa inauguratuko du Metro Bilbaoko Abandoko geltokian.
Halaber, bertan izango dira Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Errektorea, Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia, Polentzi Urkijo Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordea; Matxalen Lauzirika Itelazpiko Zuzendari Nagusia; eta Itziar Cabanes, Sistema-ingeniaritzako eta Robotikako katedraduna.
Unibertsitate publikoari lotutako hogei bat emakume irakasle eta ikertzaileren 13 ilustraziok osatzen dute erakusketa, eta Zientzia, Teknologia eta Ingeniaritza arloetan lan egiten duten emakumeen lana erakusten du. Horrela, gazteentzat emakumezko erreferenteak sortzen dira, arlo horiek karrera profesional gisa aukeratzen eta arlo zientifikoan genero berdintasuna lortzen lagun dezaketenak.
Erakusketa otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai Metro Bilbaoko Abandoko geltokian, eta ondoren, beste geltoki batzuetan. Martxotik aurrera, halaber, EHU/UPVko hiru campusetatik ere pasatuko da.
Otsailaren 11ko Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Egunaren bezperan dator erakusketa hau.