Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak “Emakumeak Bizkaian” jardunaldietako lehen mahai-inguruan parte hartuko du

2023.eko otsailak 07, 18:30 2023.eko otsailak 07, 19:30 Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak “Emakumeak Bizkaian” jardunaldietako lehen mahai-inguruan parte hartuko du
2023-02-07 18:30 - 19:30
Bizkaiko Batzar Nagusietako Hitzaldi Aretoa / Sala Conferencias de las Juntas Generales de Bizkaia, Bilbao, Hurtado de Amezaga kalea 6
Ekitaldiko kargudunak: Victoria de Jesús Landa Moñux
lege-oharra

Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak asteartean, otsailak 7, 18:30eanEmakumeak Bizkaian. Talentua, Lankidetzaren Kultura eta Gizarte Proiekzioa” III. jardunaldietako lehen mahai-inguruan parte hartuko du, emakumeek Ertzaintzan izan duten bilakaeraz hitz egiteko. Jardunaldi horiek Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatzen ditu, Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzarekin.

Jardunaldien inaugurazio horretan, buru izango diren Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariaz eta Joseba Jauregizar Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Bizkaiko Batzordeko Lehendakariaz gain, Miren Onaindia EHUko Ekologiako Katedradunak eta Amelia Baldeón Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendariak ere parte hartuko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak