
Gamiz-Fikan eta Begoñan identifikatutakoak familien esku uzteko ekitaldia
2023.eko otsailak 11, 11:00 2023.eko otsailak 11, 12:00 Gamiz-Fikan eta Begoñan identifikatutakoak familien esku uzteko ekitaldiaBeatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, familiei emango dizkie 2019an Gamiz-Fikan eta 2022an Begoñako hilerrian desobiratu eta identifikatutako gorpuzkiak.
Genetikoki identifikatu ahal izan diren bost gudariren eta milizianoren gorpuzkiak dira, eta haien familiei itzuliko zaizkie.
Ekitaldian, Artolazabal sailburuarekin batera izango dira José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea eta Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.