
Josu Erkorekak Frantziako Tourraren segurtasunaz arduratzen den taldea hartuko du
2023.eko otsailak 01, 10:00 2023.eko otsailak 01, 10:15 Josu Erkorekak Frantziako Tourraren segurtasunaz arduratzen den taldea hartuko duJosu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak eta Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak lagunduta, Pierre-Yves Thouault Frantziako Tourraren zuzendari ondokoa, Vivien Trompeau segurtasunaren eta zaintzaren arduraduna eta Aurélien Janssens lasterketen eta karabanaren ibilbidearen arduraduna hartuko ditu asteazkenean, otsailaren 1ean, 10:00etan.
Bilera, uztailaren 1etik 3ra bitartean Euskadin egingo den Grand Départ Pays Basque 2023 dela-eta, Ertzaintza Euskadiko udaltzaingoekin eta Frantziako Tourraren segurtasun-taldeekin koordinatzen ari den segurtasun publikoko operatiboa prestatzeko lanen barruan egingo da.
Harrera-ekitaldian izango dira Alfonso Garaikoetxea Herritarren Babeserako Ataleko burua eta Euskadiko Gran Départ koordinazio taldea ere.