qrcode

Euskadiko Bide Berdeen III. Jardunaldia

2023.eko otsailak 08, 09:30 2023.eko otsailak 08, 10:00 Euskadiko Bide Berdeen III. Jardunaldia
2023-02-08 09:30 - 10:00
Aquarium, San Sebastián, 1 Plaza de Carlos Blasco Imaz, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Ekitaldiko kargudunak: Javier Hurtado Domínguez
lege-oharra
Ekitaldiaren antolatzaileek adeitasunez ematen dute bideoa, eta Irekia plataformatik kanpoko zerbitzu teknikoek egiten dute.

Basquetour - Turismoaren Euskal Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Espainiako Trenbideen Fundazioa (FFE) elkarlanean ari dira jardunaldi hauek antolatzeko, Bide Berdeak programaren 30 urteak ospatzen diren urtean. 

Euskadiko Bide Berdeen III. Jardunaldien helburua da turismo jasangarriko eta mugikortasun aktiboko baliabide garrantzitsu horien egungo egoerari buruz eztabaidatzea, bai eta ibilbide horietarako gaur egungo estrategiak, abian dauden planak eta proiektuak eta etorkizunekoak aurkeztea ere.

Helburua: tokiko, probintziako, autonomiako eta estatuko kudeatzaileen eta sustatzaileen esperientziak eta proiektuak partekatzea, jardunbide egokiak transferitzen laguntzeko eta egungo eta etorkizuneko agenda, estrategia eta politika publikoetan bide berdeak sartzea sustatzeko. Saioak irekiak izango dira, eta bertaratutakoen arteko elkarrizketa eta esperientzien, ezagutzen eta ideien trukea sustatuko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak