Ekitaldiak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Pasaiara egingo den bisita instituzionalean parte hartuko du

2023.eko urtarrilak 30, 10:15 2023.eko urtarrilak 30, 12:00 Lehendakariak Pasaiara egingo den bisita instituzionalean parte hartuko du
2023-01-30 10:15 - 12:00
Albaola / Gudarien Plaza, Pasaia, Gudarien Plaza
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Arantxa Tapia Otaegi, Bingen Zupiria Gorostidi
lege-oharra

Lehendakariak, Arantxa Tapia eta Bingen Zupiria sailburuekin batera, Pasaiara egingo den bisita instituzionalean parte hartuko du. Bertan, erakundeek Pasaiako ekonomia, hirigintza, gizartea eta kultura birsortzeko eta berpizteko egiten ari diren ekintzak ezagutuko dituzte. Bisitan izango dira, halaber, Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Izaskun Gómez, Pasaiako alkatea eta Joakin Telleria, Pasaiako Portuko presidentea. 

Informazio-aurreikuspenak 

10:15ean.- Pasaiaren suspertzeari buruzko bilera instituzionala Albaola ontziola-museoan. 

* Komunikabide grafikoek irudiak hartu ahal izango dituzte bileraren hasieran. Horretarako, mikrobus bat izango dute Albaolara joateko, Portuko Agintaritzaren aparkalekutik 9: 45ean. 

10:55ean.- Gudarien plazan dagoen birsortze proiektuei buruzko erakusketa ibiltaria bisitatzea. 

11:20ean.- Pasaiako alkatearen, Pasaiako Portuko presidentearen, ahaldun nagusiaren eta, azkenik, Lehendakariaren hitzaldiak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan