
Lehendakariak Pasaiara egingo den bisita instituzionalean parte hartuko du
2023.eko urtarrilak 30, 10:15 2023.eko urtarrilak 30, 12:00 Lehendakariak Pasaiara egingo den bisita instituzionalean parte hartuko duLehendakariak, Arantxa Tapia eta Bingen Zupiria sailburuekin batera, Pasaiara egingo den bisita instituzionalean parte hartuko du. Bertan, erakundeek Pasaiako ekonomia, hirigintza, gizartea eta kultura birsortzeko eta berpizteko egiten ari diren ekintzak ezagutuko dituzte. Bisitan izango dira, halaber, Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Izaskun Gómez, Pasaiako alkatea eta Joakin Telleria, Pasaiako Portuko presidentea.
Informazio-aurreikuspenak
10:15ean.- Pasaiaren suspertzeari buruzko bilera instituzionala Albaola ontziola-museoan.
* Komunikabide grafikoek irudiak hartu ahal izango dituzte bileraren hasieran. Horretarako, mikrobus bat izango dute Albaolara joateko, Portuko Agintaritzaren aparkalekutik 9: 45ean.
10:55ean.- Gudarien plazan dagoen birsortze proiektuei buruzko erakusketa ibiltaria bisitatzea.
11:20ean.- Pasaiako alkatearen, Pasaiako Portuko presidentearen, ahaldun nagusiaren eta, azkenik, Lehendakariaren hitzaldiak.