Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Ekitaldiak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

#ZupiriaTopaketa ekimenaren barruan, Bingen Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die

2023.eko otsailak 08, 20:00 2023.eko otsailak 08, 21:15 #ZupiriaTopaketa ekimenaren barruan, Bingen Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die
2023-02-08 20:00 - 21:15
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi
lege-oharra

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak otsailaren 8an erantzungo die herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, egin dizkioten galderei, #ZupiriaTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek kezka sortarazten dieten galderak egin ahal izan dituzte, Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak erantzuna emango die herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderei. Emanaldi hori YouTubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da eta euskal herritarren partehartzea bultzatea du helburu, bai eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko partehartzea eta interakzioa sustatzea ere.

Partehartze prozesu orotan bezala, zenbait mekanismo finkatu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #ZupiriaTopaketa ekimenaren kasuan, 4 fase nagusi ezarri dira:

  1. Galderen fasea: herritarrek galderak planteatzeko fasea, 2023ko urtarrilaren 10etik 23ra.
  2. Bozketa fasea: herritarren balorazioa galderei buruz, 2023ko urtarrilaren 24tik 31ra
  3. Ondorioen fasea: herritarrek gehien baloratzen dituzten 20 galderak hautatzea, 2023ko otsailaren 1etik 2ra.
  4. Topaketa: #ZupiriaTopaketaekimenean, Bingen Zupiriak herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderei erantzungo die, 2023ko otsailaren 8an.

Emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira 2023ko otsailaren 15ea, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

Ez dago irekita hedabideentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)