Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak Euskadin elurragatik aktibatzekoa den alerta laranjaren berri emango die komunikabideei
2023.eko urtarrilak 17, 11:30 2023.eko urtarrilak 17, 12:00 Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak Euskadin elurragatik aktibatzekoa den alerta laranjaren berri emango die komunikabideeiRodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak, Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak eta Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak lagunduta, komunikabideak hartuko ditu asteartean, urtarrilaren 17an, 11:30ean, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan, Euskadin elurragatik aktibatzekoa den alerta laranja dela eta.
Ordu erdi geroago, Neguko Bidezaintza Plana Koordinatzeko Organoak bilera egingo du, eta komunikabide grafikoek irudiak grabatu ahal izango dituzte.