
Rodrigo Gartzia buru dela egingo da Neguko Bidezaintza Plana Koordinatzeko Organoaren bilera
2023.eko urtarrilak 17, 12:00 2023.eko urtarrilak 17, 14:00 Rodrigo Gartzia buru dela egingo da Neguko Bidezaintza Plana Koordinatzeko Organoaren bileraRodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea buru dela egingo da asteartean, urtarrilaren 17an, 12:00etan, Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan, Neguko Bidezaintza Plana Koordinatzeko Organoaren bilera, Euskadi barnealdean elurra egiteko arriskua dagoelako.
Bileran izango dira Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria, Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Euskadiko erakunde guztien ordezkariak ere.