Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Ricardo Ituarte buru dela elkartuko da Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Batzordea (SPEIS)

2022.eko abenduak 22, 12:00 2022.eko abenduak 22, 13:00 Ricardo Ituarte buru dela elkartuko da Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Batzordea (SPEIS)
2022-12-22 12:00 - 13:00
Gobierno Vasco, Vitoria - Gasteiz, Donostia kalea, 1
Ekitaldiko kargudunak: Ricardo Ituarte Azpiazu, Andrés Zearreta Otazua

Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria buru dela elkartuko da Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Batzordea ostegunean, abenduaren 22an, 12:00etan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Bileraren helburua batzordekideei Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Lege Proiektuaren izapideak zertan diren azaltzea eta Euskadin basoko suteei aurre egiteko aireontzi bat kontratatzeko prozesuaren berri ematea da.

Zuzendariaz gainera, bileran izango dira hiru foru-aldundien, Euskadiko hiru hiriburuen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren, Eudel – Euskadiko Udalen Elkartearen eta Euskadiko Suhiltzaileen Zerbitzuak Bultzatzeko – AES elkartearen ordezkariak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak