Ekitaldiak Kultura
Eu

Juan Muguerza Nazioarteko Krosa

2010.eko urtarrilak 24, 10:00 2010.eko urtarrilak 24, 14:00 Juan Muguerza Nazioarteko Krosa
2010.eko urtarrilak 24 10:00 - 14:00
Club Mintxeta , ELGOIBAR - GIPUZKOA, Azkue 2 20870 Elgoibar
Gipuzkoako kirol-ekitaldirik ezagunenetako bat dugu Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Ohi legez, aurten ere bost kategoria (kimuak, haurrak, kadeteak, juniorrak eta absolutuak) desberdinduko dituzte, gizonezko zein emakumezkoentzat, eta probetako bakoitzean osatu beharreko ibilbidea desberdina izango da. Xehetasun gehiago nahi izatekotan, atxikitako dokumentua ireki.

60 urte baino gehiagoko historia du Juan Muguerza Nazioarteko Krosak; 1943. urtean Elgoibar kirol-klubeko atletismo zale talde batek Juan Muguerza Elgoibarko korrikalariaren omenez lasterketa bat sortzeko prozesua sustatu zuen. Nazioarte mailan arrakasta handia lortu zuen Muguerzak, diziplina desberdinetan. Aipatzekoa da, gainera, azken hamarkadotan atleta ezagun asko erakarri dituela krosak, tartean, bederatzi txapeldun olinpiko.
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena