Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkorekak eta Margarita Uriak Eusko Legebiltzarrera bidali den Datuak Babesteko Lege Proiektua aztertuko dute

2022.eko abenduak 21, 11:30 2022.eko abenduak 21, 12:00 Josu Erkorekak eta Margarita Uriak Eusko Legebiltzarrera bidali den Datuak Babesteko Lege Proiektua aztertuko dute
2022-12-21 11:30 - 12:00
Agencia Vasca de Protección de Datos, Vitoria - Gasteiz, Av. Beato Tomás de Zumárraga, 71 (3ªplanta)
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua eta Margarita Uria Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria asteazkenean, abenduaren 21ean, 11.30ean, elkartuko dira Jaurlaritzak eztabaidatu eta onartzeko Eusko Legebiltzarrera jada bidali duen Datuen Babesaren eta Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Lege Proiektua aztertzeko.

Bilera Gasteizko Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egoitzan egingo da, eta ondoren, Josu Erkorekak komunikabideei erantzungo die.

 
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)