Ekitaldiak Eusko Jaurlaritza IX. leg
Eu

Frank Lloyd Wright arkitektoari buruzko erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoan

2009.eko urriak 22, 00:00 2010.eko otsailak 14, 00:00 Frank Lloyd Wright arkitektoari buruzko erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoan
2009.eko urriak 22 - 2010.eko otsailak 14
Museo Guggenheim , BILBAO - BIZKAIA, Museo Guggenheim

Askoren ustez, espazioaren kontzeptua berritu zuten arkitektoetako bat da Frank Lloyd Wright. 2010eko otsailaren 14ra bitartean, Ameriketako Estatu Batuetako arkitekto ospetsuari eskainitako erakusketa bat izango da ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan; Solomon R. Guggenheim Museoa, New Yorkeko ikurrik ezagunenetako bat, diseinatu zuen Wrightek. “Frank Lloyd Wright” erakusketak arkitektoaren 60 egitasmo baino gehiago bilduko ditu, tartean, etxeak, bulegoak, eraikin publikoak, gobernu eta erlijio eraikinak eta entzunaretoak. Europa mailan Wrighten inguruan inoiz egin den erakusketarik zabalena dugu honako hau, eta 200 marrazki original, maketak, ikus-entzunezkoak, argazkiak, liburuak eta aldizkariak izango dira ikusgai.

Bitxikeri gisa, aipatzekoa da bertaratzen direnek bukatu gabeko proiektuen (hala nola, Gordon Strong planetarioa, Huntington Hartford atseden-gunea eta Crystal City) berri izango dutela. Arkitektura eta natura lotzen zituen Wrightek eraikinak diseinatzerako orduan, bertan bizi zirenen bizi-kalitatea hobetzeko xedez.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena