qrcode

'Memoria eraikiz. GAL 1983' Dokumentalaren emanaldia eta solasaldia biktimekin

2022.eko abenduak 15, 18:00 2022.eko abenduak 15, 19:30 'Memoria eraikiz. GAL 1983' Dokumentalaren emanaldia eta solasaldia biktimekin
2022-12-15 18:00 - 19:30
Instituto Gogora/Gogora Institutua, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Miren Aintzane Ezenarro Egurbide

“Memoria Eraikiz: GAL 1983” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia biktimekin.

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, gaur arratsaldean, ‘Memoria eraikiz: GAL 1983’  dokumentalaren proiekzioa antolatu du. New Media ekoiztetxearen dokumentala ikusi ondoren, solasaldi bat izango da, eta hura Aintzane Ezenarro Gogorako zuzendariak gidatuko du. Solasaldian, Karmen Galdeanok parte hartuko du, GALek 1985ean Donibane Lohizunen eraildako Xabier Galdeanoren alabak, bai eta Maite Ibañez lanaren egileak ere.

Ekimena Gogoraren egoitzan izango da (Maria Diaz Haroko kalea 3, Bilbo), 18:00etan.

GALeko zenbait biktima bertaratuko da publiko gisa, bai eta bertaratuko direla egiaztatu duten ETA erakunde terroristako biktima batzuk ere.

“GAL 1983” EITBko Memoria Eraikiz sailerako egin da. Sail hori Gogoraren eta EITBren artean sinatutako hitzarmenaren ondorio da, eta helburu du Euskadiko memoria demokratikoa eraikitzen eta giza eskubideak sustatzen laguntzen duten edukiak sortzea eta sustatzea.

Dokumentala, dagoeneko, ETB1en eta ETB 2n eman dute. Orain, Gogorak, edukia publikoari hurbiltzeko, biktimei eman nahi die ahotsa, solasaldi formatuan, eta Memoriaren Institutuaren asmoa da formatua Euskadiko beste udalerri batzuetan errepikatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak