Bingen Zupiriak Euskaraldiaren balorazioan parte hartuko du
2022.eko abenduak 02, 10:00 2022.eko abenduak 02, 10:30 Bingen Zupiriak Euskaraldiaren balorazioan parte hartuko duEuskaraldia sartu da azken txanpan. Abenduaren 2an bukatuko da hirugarren edizio hau, eta lehen balorazioa egiteko agerraldia egingo da gaur, ostirala, 10:00etan Artium museoan, Gasteizen.
Bertan egongo dira:
- Goiatz Urkijo, Euskaraldiko koordinatzailea
- Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta bozeramailea
- Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko herritarrekiko harremanetarako kontseilaria
- Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria
- Herrietako batzordeetako ordezkariak
- Euskaraldian parte hartu duten entitateak
Euskaraldiaren balorazio agerraldia:
- Abenduak 2, ostirala
- 10:00etan
- Artium museoko auditorioa, Gasteiz