Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

1.477 pertsona daude deituta Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundietako suteen prebentzio eta itzalketako zerbitzuen EPEko azterketetarako

2022.eko azaroak 26, 09:30 2022.eko azaroak 26, 10:00 1.477 pertsona daude deituta Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundietako suteen prebentzio eta itzalketako zerbitzuen EPEko azterketetarako
2022-11-26 09:30 - 10:00
FICOBA, Irun, Iparralde Hiribidea, 43
Ekitaldiko kargudunak: Andrés Zearreta Otazua

Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendaria komunikabideen esanetara egongo da.

  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia arduratzen da diputazioen hautaketa-prozesuaz, eta 114 plaza eskaintzen dituzte, 46 Araban eta 68 Gipuzkoan

Bihar, larunbata, goizeko 9:30ean hasita, 1.477 pertsona daude deituta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundietako suteen prebentzio eta itzalketako zerbitzuetan sartzeko lehenengo hautaketa eta formakuntza prozesua hasteko.

Hautaketa-prozesu honetan 1.663 pertsonak eman zuten izena, eta horietatik 1.477 pertsonak egin ahal izango dituzte lehenengo probak, prozeduratik kanpora geratu baitira 186 pertsona ez dituztelako deialdiko oinarrizko eskakizunak bete. 1.477 pertsona horietatik 1.379 (% 93,36) gizonezkoak dira eta 98 (% 6,64) emakumezkoak. Gehienak Euskadikoak dira (Araba 266, Bizkaia 675 eta Gipuzkoa 349), baina azterketa egingo dutenen artean badira, besteak beste, Nafarroakoak, Burgosekoak, Kantabriakoak, Errioxakoak edo Palentziakoak ere.

Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak izenpetutako 2022ko uztailaren 14ko ebazpenaren arabera, 114 plaza honako lanpostuak betetzeko dira:

  • Arabako Foru Aldundia: 46 plaza Administrazio Bereziko Taldeko Zerbitzu Berezien Azpitaldeko Suteen Itzalketako Zerbitzuan, Sailkapen Profesionaleko C Taldean, C2 Azpitaldean integratuta, 2020ko eta 2022ko EPEei dagozkienak.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia: 68 plaza Administrazio Bereziko Taldeko Zerbitzu Berezien Azpitaldeko Suteen Itzalketako Zerbitzuan, Sailkapen Profesionaleko C Taldean, C2 Azpitaldean integratuta, 2019ko, 2020ko eta 2021eko EPEei dagozkienak.

Hautaketa-prozesua oposizio-sistemaren bidez egingo da, eta ezagutzak neurtzeko probak egingo dira, bai eta psikoteknikoak eta fisikoak ere. Proba hauek gainditzen dituzten pertsonek nahitaezko aldi akademikoa izango dute, eta Akademian bertan egingo da horretarako diseinatutako Ikasketa Planari jarraituz, eta hori ere ebaluagarria izango da. Prozesuaren fase hori gaindituta, izangaiek praktikaldia egingo dute formakuntza osorako zentro edo egoitza egokietan, eta lanpostuari dagozkion zereginak betetzearekin lotutako eraginkortasun profesionala ebaluatuko da.

EPE hau gainditzen duten baina plazarik lortzen ez duten pertsonak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aldi baterako lan-poltsa batean sartuko dira, hala eskatzen duten erakundeen suteen prebentzio eta itzalketako zerbitzuetan lanpostu hutsak betetzeko eta ordezkapenak egiteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)