Olatz Garamendi Txileko Los Lagos, O’Higgins eta Atacamako eskualdeetako gobernadoreekin bilduko da
2022.eko azaroak 23, 09:30 2022.eko azaroak 23, 11:00 Olatz Garamendi Txileko Los Lagos, O’Higgins eta Atacamako eskualdeetako gobernadoreekin bilduko daGobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendi Patricio Iván Vallespín, Pablo Manuel Silva eta Miguel Eduardo Vargasekin bilduko da, Txileko Los Lagos, O’Higgins eta Atacamako eskualdeetako gobernadoreekin hurrenez hurren.
Bilera, sailburuak euskal gobernantzaren eredua eta autogobernu-sistema helaraziko dizkie Txileko ordezkariei, interes handikoa baita gaur egun deszentralizazio-prozesu betean dagoen eta Euskadi erreferentziatzat daukan estatuarentzat.
Sailburuarekin batera, bileran, Jone Berriozabal, Erakunde Harremanetarako sailburuordea, eta Jon Urbina, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria, izango dira.
Azkenik, honako hauek osatuko dute Txileko ordezkaritza:
Viviana Alejandra Godoy, Los Lagoseko Gobernuko eskualdeko administratzailea.
Sandra Paola Ibañez, Biobioko Gobernuko Aurrekontu eta Inbertsio Dibisioko burua.
Luciano Rodrigo Parra, Biobioko Gobernuko Inbertsio eta Udal Departamentuko burua.
Ema Raquel Albanez, Atacamako Gizarte eta Giza Garapeneko Dibisioko burua.
Eduardo Antonio Lavado, "Gestiona, Soluciones Sostenibles" erakundeko gerente nagusia
Jorge Antonio Maldonado, "Gestiona, Soluciones Sostenibles" erakundeko Gai Korporatiboetako gerentea.