Lehendakaria Euskal Poliziako 2. Promozio bateratuko agenteei egiaztagiriak banatzeko ekitaldiaren buru izango da
2022.eko azaroak 23, 09:30 2022.eko azaroak 23, 11:00 Lehendakaria Euskal Poliziako 2. Promozio bateratuko agenteei egiaztagiriak banatzeko ekitaldiaren buru izango daIñigo Urkullu Lehendakaria buru dela egingo da Euskal Poliziako 2. Promozio bateratuko agenteei egiaztagiriak banatzeko ekitaldia, eta bertan izango dira Josu Erkoreka Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua eta Gorka Urtaran EUDELen presidentea ere. Ekitaldia asteazkenean, azaroaren 23an, 9:30ean, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian izango da.
Aurreikusten da ekitaldian Ertzaintzako, Euskadiko udaltzaingoetako, Euskadiko udaletako, beste erakunde batzuetako eta politikaren munduko 2.000 gonbidatutik gora izango direla, horien artean baita Euskal Poliziako agente izango direnen familiarteko eta senideak ere.
Lehendakariak hitzaldia emango du.
*** Ekitaldiaren berri eman nahi duten komunikabideak 9:15ean izan beharko dira bertan. Zeremonian ateratako argazkiak eta seinalea eskainiko zaizkie, eta hedabide grafikoek bukaeran bakarrik hartu ahal izango dituzte irudiak agertokitik, agente berriek txapelak gora botatzeko amaierako argazkirako.