Tapia: 2022ko Basque Circular Summit kongresuaren irekiera eta "Circulares/Zirkularrak" erakusketaren aurkezpena
2022.eko azaroak 23, 09:00 2022.eko azaroak 23, 10:20 Tapia: 2022ko Basque Circular Summit kongresuaren irekiera eta "Circulares/Zirkularrak" erakusketaren aurkezpena- Ordua:09:00etan, erakusketaren irekiera eta talde argazkia (argazkilariak).
- Ordua: 10:00etan, kongresuaren irekiera (kazetariak).
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak inauguratuko du ekonomia zirkularrari eta ekodiseinuari buruzko Basque Circular Summit kongresua, Irungo Ficobako erakustazokan azaroaren 23tik 25era egingo dena, baita Euskadiko hainbat industria-sektoretako 175 produktu jasangarri eta ekodiseinatu jasotzen dituen ‘Circulares/Zirkularrak' erakusketa ere.
Honako hauek hartuko dute parte:
- Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua
- Amaia Barredo, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea
- Alejandro Villanueva, Europako Batzordearen Ekonomia Zirkularreko eta Lidergo Industrialeko unitateburu ondokoa
- Alexander Boto, Ihobeko zuzendari nagusia
- Aitor Urzelai, SPRIko zuzendari nagusia
- Javier Agirre, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria
- José Antonio Santano, Ficobako presidentea
Basque Circular Summit kongresuaren egoitzara ailegatu ondoren, Arantxa Tapia sailburua Ficoba erakustazokako 1. pabilioira joango da, gainerako agintariekin batera, 'Circulares/Zirkularrak’ erakusketara bisita gidatua egiteko. Erakusketa osatzen duten produktuen enpresetako ordezkariak ere izango dira bisitan.
10:00etan, bisita amaitu ondoren, sailburuak Basque Circular Summit kongresuaren irekiera instituzionala egingo du auditorioan, Estatu osotik etorritako ekonomia zirkularreko eta diseinu industrialeko 500 aditu baino gehiagoren aurrean.