Elkarlan Sariak
Ekitaldiak Lehendakaritza
qrcode

Erbesteratutako euskal haurren ebakuazioaren 85. urteurrena gogoan

2022.eko azaroak 18, 12:30 2022.eko azaroak 18, 14:00 Erbesteratutako euskal haurren ebakuazioaren 85. urteurrena gogoan
2022-11-18 12:30 - 14:00
Cofradía de pescadores , Santurtzi, Puerto Pesquero Kalea, 20, 48980 Santurtzi, Bizkaia
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Beatriz Artolazabal Albeniz, José Antonio Rodriguez Ranz, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide
lege-oharra

Santurtziko Udalak eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak-Gogorak, antolatu dute ‘Erbesteratutako euskal haurren ebakuazioaren 85. urteurrena gogoan’ ekitaldia, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duela.

Bertan izango dira: Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua; José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea; Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria eta Aintzane Urkijo, Santurtziko alkatea.

Lehendakariak eta Santurtziko alkateaz gain, hitza hartuko dute Secundina Blancok eta Flori Diazek, 1937an Erresuma Batura eta Sobietar Batasunera ebakuatutakoak hurrenez hurren.

Ekitaldian zehar, bideo bat emango da haurrak zirela ebakuatuak izan zirenenen testigantzekin, Gogorak 2018an eta 2020an grabatutakoak. Behin Udaleko ekitaldia amaituta, Santurtziko portuan jarri berri den eskultura bistaratuko da.

Ekitaldian izango dira, 1937an ebakuatuak izan zirenak eta haien senideak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)