Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Trafikoko jardunaldi profesionala: “Kolektiborik zaurgarrienentzako Bide Segurtasunerako eredu berri bat Euskadin”

2022.eko azaroak 16, 09:30 2022.eko azaroak 16, 14:30 Trafikoko jardunaldi profesionala: “Kolektiborik zaurgarrienentzako Bide Segurtasunerako eredu berri bat Euskadin”
2022-11-16 09:30 - 14:30
Atrio de la Biblioteca de la Universidad de Deusto (CRAI), Bilbao, Ramón Rubial Kalea, 1
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Rodrigo Gartzia Azurmendi, Sonia Díaz de Corcuera Ruiz de Oña
lege-oharra
Ekitaldiaren antolatzaileek adeitasunez ematen dute bideoa, eta Irekia plataformatik kanpoko zerbitzu teknikoek egiten dute.

Asteazkenean, azaroaren 16an, 9:30ean emango zaio hasiera Deustuko Unibertsitateko Liburutegian (Bilbon), Kolektiborik zaurgarrienentzako Bide Segurtasunerako eredu berri bat Euskadin trafikoko jardunaldi profesionala.

 

PROGRAMA OSOA

  • 09:00 – 09:30        DOKUMENTAZIOA JASOTZEA
  • 09:30 – 10:00        INAUGURAZIOA
  • 09:30 – 09:35        Ongietorria: Sonia Diaz de Corcuera, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria.
  • 09:35 – 09:50        Hasiera: Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua.

 

1.PANELA: Hiri-ingurune konplexuetan egindako joan-etorriei buruzko gogoetak. Teknologiaren zeregina mugikortasun eraginkorra, segurua eta jasangarria bermatzeko.

  • 10:00 – 10:20        Mugikortasuna hirietan

Jaume Barceló. Irakasle emeritua. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Estatistika eta Ikerketa Operatiboa Saila.

  • 10:20 – 10:40        Biarritzeko erdigunea udan oinezkoentzat egokitzea

Bertrand Hébert. Mugikortasun – Aparkaleku Zerbitzuko burua. Hiri Estrategia eta Mugikortasun Saila. Biarritz.

  • 10:40 – 10:55. GALDEREN TXANDA

 

2.PANELA: Kalteberatasunaren kontzeptua Osasun Publikoaren eremuan. Mugikortasun berriari lotuta, irtenbide seguruak eta efizienteak lortzeko bidean.

  • 10:55 – 11:15        2021-2030 hamarkada: Bide Segurtasuna lehentasuna da osasun publikoari begira

Itziar Larizgoitia. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

  • 11:15 – 11:35        Seguru gidatzea? Arriskuaren pertzepzioa, zilindrada handiko motozikletetan istripuak prebenitzeko.

Miguel Ángel Serna. Motozaleen Elkarte Nazionaleko eta Motozikleta Gidarien Eskola Nazionaleko presidenteordea. Prestakuntzako eta Gidatze Seguruko ikastaroetako zuzendaria.

  • 11:35 – 11:55        Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak versus mugikortasun pertsonaleko ibilgailu komertzialak. Zer ikas dezakegu bien arteko desberdintasunei buruz?

Javier Aparicio. Bird Micromobility Company-ko Nazioarteko Harremanetako zuzendaria.

  • 11:55 – 11:15. GALDEREN TXANDA

 

3.PANELA: Prebentziorako ezagutza globala, Euskadin dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektibo kalteberan. Gizarte-eraldaketaren bidez prebentzioa hobetzeko metodologia.

  • 12:35 – 12:55        EAEn dibertsitate funtzionala duten pertsonen hiri-mugikortasunari buruzko ikerlana: hiri inklusiboak sortzeko bidaia

Rosa Mindeguia. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Psikologian doktorea. Tilburg-eko Unibertsitateko ikertzailea (Herbehereak).

  • 12:55 – 13:15        Gizarte-eraldaketa, artearen bidez. Baketik eta Forum Antzerkia

Elena Arambarri. Baketik Fundazioaren Antzerki Foruma programako zuzendaria.

  • 13:15 – 13:35        Kaleetan eta errepideetan mugikortasun segurua lortzeko ekarpenak, kolektibo kalteberentzat

Nuria Pérez. Errepideko Ezbeharren Biktimen Laguntza Integralerako Psikologia Sailaren arduraduna AESLEMEn.

  • 13:35 – 13:55        Mundu mailako Bide Segurtasuna: bizi-kalitate ekitatiboa lortzeko giltza.

Claudia Adriazola-Steil. Hiri-mugikortasun globaleko zuzendariondokoa eta Osasun eta Bide Segurtasuneko zuzendaria Hiri Jasangarrien aldeko WRI Ross zentroan (Ameriketako Estatu Batuak).

  • 13:55 – 14:10. GALDEREN TXANDA

 

  • 14:10 – 14:20        Saioaren itxiera: Sonia Díaz de Corcuera. Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria
2 iruzkin
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)