Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

Lanbide Heziketako Bikaintasunari buruzko Nazioarteko Foroa

2022.eko azaroak 15, 09:00 2022.eko azaroak 15, 09:30 Lanbide Heziketako Bikaintasunari buruzko Nazioarteko Foroa
2022-11-15 09:00 - 09:30
Tabakalera, Donostia-San Sebastián, Mandasko Dukearen Pasealekua, 52
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron, Jorge Arévalo Turrillas, Rikardo Lamadrid Intxaurraga, Nicolás Sagarzazu Alzua
Beste gonbidatu batzuk: Nicolas Schmit, Europako Enplegu eta Gizarte Gaietako komisarioa
lege-oharra

LANBIDE HEZIKETAKO BIKAINTASUNARI BURUZKO NAZIOARTEKO FOROA

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Nicolas Schmit Europako Enplegu eta Gizarte Gaietako komisarioak, irekiera emango diote bihar Lanbide Heziketako Bikaintasunaren inguruko Nazioarteko Foroari, Donostian. Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin antolatuta, azaroaren 15 eta 16an burutuko da foroa Donostiako Tabakaleran.

88 herrialdetako ordezkariek, Europako Batasuneko estatu guztietakoak barne, hartuko dute parte bi egunez foroan. Bertan, Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen sareei buruzko Europako CoVE ekimenean (Centres of Vocational Excellence) izan diren azken aurrerapausoak aztertuko dira. Abian diren CoVE proiektuen adibideak ere partekatuko dira, besteak beste, bikaintasuneko euskal zentroen esperientziak, beste herrialde eta Lanbide Heziketako zentroentzat adibide izan daitezen. Era berean, bikaintasun profesionalaren oinarrizko elementuei buruzko eztabaida tematikoak ere egingo dira.

            EGUNA:    azaroak 15, asteartea

            ORDUA:    9:00etan

            LEKUA:     Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

                                    Andre Zigarrogileen plaza, 1   - Donostia

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nicolas Schmit, Europako Enplegu eta Gizarte Gaietako komisarioa