Elkarlan Sariak
Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

Adolfo Moraisek 2022ko Zientzia Astea irekitzeko ekitaldian parte hartuko du

2022.eko azaroak 10, 11:00 2022.eko azaroak 10, 11:30 Adolfo Moraisek 2022ko Zientzia Astea irekitzeko ekitaldian parte hartuko du
2022-11-10 11:00 - 11:30
Tabakalera, Donostia-San Sebastián, Mandasko Dukearen Pasealekua, 52
Ekitaldiko kargudunak: Adolfo Morais Ezquerro

2022ko ZIENTZIA ASTEAREN IREKIERA, DONOSTIAN

Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak EHUren 2022ko Zientzia Astea (Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XXII. astea) irekitzeko ekitaldian parte hartuko, Donostian. Sailburuordearekin batera ekitaldian parte hartzaile izango dira Agustin Erkizia eta Guillermo Quindos EHUko errektoreordeak ere.

Irekiera ekitaldiaren ondoren, Zientzia Asteko txoko eta tailerretan zehar bisita egingo dute agintariek.

            EGUNA:  azaroak 10, osteguna

            ORDUA:  11:00etan.

            LEKUA:   Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa (patioan)

                                    Andre Zigarrogileen plaza, 1  - Donostia

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen jaialdia da, adin guztietako jendeari irekia. Euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea du helburu, eta aldi berean euren jakin-mina piztea. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera paregabea da, eta egunero horretan ari diren UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik egiten da, egin ere.

Zientzia Astearen eskaintza lau egoitzatan hedatuko da: azaroaren 9tik 13ra Bilbon eta Barakaldon; 10etik 13ra Gasteizen eta 10etik 12ra Donostian. Egoitza guztiak kontuan hartuta, 42 txoko zientifiko, 75 tailer eta 77 kanpo-jarduerak osatuko dute ekimena. Gainera, umeentzako zientzia-ikuskizun bat, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak eta bakarrizketa zientifikoen Zientzia Club ere izango da. Guztira, doako 200 jarduera eskainiko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)