Bilboaldea, Enkarterri, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeoko 74 enpresak jasoko dute enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa
2022.eko urriak 27, 09:30 2022.eko urriak 27, 10:00 Bilboaldea, Enkarterri, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeoko 74 enpresak jasoko dute enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioaHazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Bilboaldea, Enkarterri, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeoko 74 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jasoko dute, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRI-ren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Horietako lau, , Representaciones Cadagua (Gordexola), GoPlast Comercial (Etxebarri), Gonvador (Zamudio) eta Ediciones Deusto (Zalla)Jardunbide Egokien adibidetzat aukeratuak izan dira Hazinnovaren bigarren edizioan.
Zamudion egingo den ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egiten ari diren bost ekitaldietatik bat izango da, eta beren bitartez EAEko 209 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.
Prentsako kontaktua:
Ziurtagirien banaketa-ekitaldia komunikabideei irekita dago. Posible izango da baita ere ziurtagiria jaso duten enpresekin elkarrizketatzea. Eskaerak ahalik eta ongien koordinatzeko, mesedez jarri harremanetan:
Nagore García de Vicuña/ T. 630 98 66 10
Nagore Olkoz/ T. 676 04 75 28