Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

Sare 2022 Gazteentzako Lanbide Orientazioko Topaketa

2022.eko urriak 17, 09:00 2022.eko urriak 17, 09:30 Sare 2022 Gazteentzako Lanbide Orientazioko Topaketa
2022-10-17 09:00 - 09:30
Unibertsitate Pabilioia, Gasteiz , Apraiz, 1
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron, María Begoña Pedrosa Lobato, Adolfo Morais Ezquerro, Amaia Esquisabel Alegría

STEAM SARE 2022:

LANBIDE ORIENTAZIOKO TOPAKETAK GAZTEENTZAT

 

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak STEAM Sare 2022 Gazteentzako Lanbide Orientazioko Topaketan parte hartuko du astelehen honetan, urriak 17, Gasteizen. STEAM Euskadi Estrategiaren baitan, Hezkuntza Sailak antolatzen du ekimen hau.

Lau ikastetxetako Bigarren Hezkuntzako ia ehun ikasle elkartuko dira Gasteizen, STEM arloko enpresetako eta erakundeetako profesionalekin batera, ikerketa zentroetako ordezkariak ere bertan direla.

Speed-dating” deituriko formatuan (topaketa azkarrak), taldetan banatuta arituko diren ikasleek topaketa azkarrak izango dituzte (15 minutukoak) aipaturiko profesional horiekin, eta solasaldian arituko dira haien lanbidea eta egunerako jarduna aurrez aurre ezagutzeko. Errotazioak eginez, ikasle talde bakoitzak bost profesionalekin egoteko aukera izango du, beren etorkizun akademiko eta profesionalarekin dituzten zalantzak partekatuz.

Topaketaren helburua da DBHko eta Batxilergoko ikasleei beren prestakuntza eta lanbide-aukeraketan laguntzea, STEM lanbideen aniztasuna erakutsiz, eta arlo horretako profesionalekin harreman zuzena izanez. Era berean, STEM esparruetako bokazio eta asmo profesionalak inspiratzea ere bada xedea, neskei arreta berezia eskainita.

            EGUNA:    urriak 17, astelehena

            ORDUA:    9:00etan

            LEKUA:     Unibertsitate Pabilioia – EHUren Arabako Campusa

                                    Apraiz kalea, 1   -   Vitoria-Gasteiz

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak