#ArriolaTopaketa ekimenaren barruan, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die
2022.eko urriak 17, 20:00 2022.eko urriak 17, 20:35 #ArriolaTopaketa ekimenaren barruan, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo dieKONEXIO ARAZOAK DAUZKAGU, ZUZENEKO EMISIOA JARRAITU LINK HONETAN: https://www.youtube.com/irekia
Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak urriaren 17an erantzungo die herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, egingo dizkioten galderei, #ArriolaTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek egin ahal izango dituzte kezka sortarazten dieten galderak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak erantzuna emango die herritarren boto gehien jaso dueten 20 galderei. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea bultzatea, bai eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea ere.
Emanaldian erantzungo ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira herritarrak jakinaren gainean egon daitezen. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea, bai eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea ere.
Parte-hartze prozesu orotan bezala, zenbait mekanismo finkatu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #ArriolaTopaketa ekimenaren kasuan, 4 fase nagusi ezarri dira:
- Galderen fasea: herritarrek galderak planteatzeko fasea, 2022ko irailaren 14tik urriaren 2ra.
- Bozketa fasea: herritarren balorazioa galderei buruz, 2022ko urriaren 3tik 10era.
- Ondorioen fasea: herritarrek gehien baloratzen dituzten 20 galderak hautatzea, 2022ko urriaren 12tik 17ra .
- Topaketa: #ArriolaTopaketa ekimenean, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak erantzungo die herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderei, 2022ko urriaren 17a
Emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira maiatzaren 2022ko urriaren 24an, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.
Ez dago irekita hedabideentzat.
-
2022-10-17
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 📺 #ArriolaTopaketa | Iñaki Arriola sailburuak herritarren 20 galderak erantzungo ditu.🕗 20:00h
🎥 https://t.co/sucFPTuDMo✔J…
-
2022-10-17
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 📺 #ArriolaTopaketa | Iñaki Arriola sailburuak herritarren 20 galderak erantzungo ditu.🕗 20:00h
🎥 https://t.co/sucFPTuDMo✔J…
-
2022-10-17
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 📺 #ArriolaTopaketa | Iñaki Arriola sailburuak herritarren 20 galderak erantzungo ditu.🕗 20:00h
🎥 https://t.co/sucFPTuDMo✔J…