NIK Patrika Digitala
Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Andrés Zearreta buru dela egingo da kirolean indarkeriari buruzko PAREZ PARE formakuntza-jardunaldia

2022.eko irailak 29, 09:00 2022.eko irailak 29, 13:00 Andrés Zearreta buru dela egingo da kirolean indarkeriari buruzko PAREZ PARE formakuntza-jardunaldia
2022-09-29 09:00 - 13:00
Academia Vasca de Policía y Emergencias, Arkaute, Crtra. N-104, km.356
Ekitaldiko kargudunak: Andrés Zearreta Otazua

Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendaria buru dela egingo da ostegunean, irailaren 29an, 9:00etan, Indarkeria kirolean: indarkeriazko ekintzak, xenofobia, arrazakeria eta horien kontrola PAREZ PARE formakuntza-jardunaldi birtualaren inaugurazioa.

Kriminologiaren Euskal Institutuarekin elkarlanean antolatutako jardunaldi honetan egingo diren mahai-inguruetan honako gaiak izango dira aztergai:

  • Kiroleko indarkeria: adierazpen nagusiak eta jarduteko neurri posibleak
  • Poliziaren jarduera-ildoak kirol-ikuskizunetan desordena publikoak gertatzen direnean
  • Ekintza Europan: futbol-partidak eta beste kirol-ekitaldi batzuk babesteko, segurtasunerako eta arretarako planteamendu integratu bati buruzko hitzarmena
  • Kirolean gorrotoa bultzatzea: kasuistika eta kontrola – Administratiboa eta Penala–
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)