Andrés Zearreta buru dela egingo da kirolean indarkeriari buruzko PAREZ PARE formakuntza-jardunaldia
2022.eko irailak 29, 09:00 2022.eko irailak 29, 13:00 Andrés Zearreta buru dela egingo da kirolean indarkeriari buruzko PAREZ PARE formakuntza-jardunaldiaAndrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendaria buru dela egingo da ostegunean, irailaren 29an, 9:00etan, Indarkeria kirolean: indarkeriazko ekintzak, xenofobia, arrazakeria eta horien kontrola PAREZ PARE formakuntza-jardunaldi birtualaren inaugurazioa.
Kriminologiaren Euskal Institutuarekin elkarlanean antolatutako jardunaldi honetan egingo diren mahai-inguruetan honako gaiak izango dira aztergai:
- Kiroleko indarkeria: adierazpen nagusiak eta jarduteko neurri posibleak
- Poliziaren jarduera-ildoak kirol-ikuskizunetan desordena publikoak gertatzen direnean
- Ekintza Europan: futbol-partidak eta beste kirol-ekitaldi batzuk babesteko, segurtasunerako eta arretarako planteamendu integratu bati buruzko hitzarmena
- Kirolean gorrotoa bultzatzea: kasuistika eta kontrola – Administratiboa eta Penala–