Josu Erkorekak eta Gorka Urtaranek gidabaimena atera aurreko adinean dauden ikasleentzat Gasteizen antolatutako “Don’t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik” jardunaldian parte hartuko dute
2022.eko irailak 26, 09:45 2022.eko irailak 26, 10:15 Josu Erkorekak eta Gorka Urtaranek gidabaimena atera aurreko adinean dauden ikasleentzat Gasteizen antolatutako “Don’t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik” jardunaldian parte hartuko duteJosu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak eta Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak lagunduta, astelehenean, irailaren 26an, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo den “Don’t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik” Eusko Jaurlaritzaren bide-segurtasuneko programaren saioan izango dira.
Ikasleei zuzendutako saioak 720 ikasle elkartuko ditu, etorkizuneko gidariak trafiko-istripuen arrazoien eta ondorioen inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.
ALDEZ AURREKO ADIERAZPENAK: Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak jardunaldia hasi aurretik hartuko ditu komunikabideak.