Elkarlan Sariak
Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Aitor Uriartek Jokoari buruzko Andaluziako 10 Expo Biltzarrean parte hartuko du Malagan

2022.eko irailak 21, 11:00 2022.eko irailak 21, 13:30 Aitor Uriartek Jokoari buruzko Andaluziako 10 Expo Biltzarrean parte hartuko du Malagan
2022-09-21 11:00 - 13:30
Palacio de Congresos y Exposiciones, Torremolinos (Málaga), C. México, 3
Ekitaldiko kargudunak: Aitor Uriarte Unzalu

Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendaria Jokoari buruzko Andaluziako 10 Expo Biltzarrean izango da asteazkenean, irailaren 21an, Torremolinoseko Biltzar Jauregian (Malaga).

Lehenengo jardunaldian, 11ak aldera, “Sektoreak egungo egoera ekonomikoa gainditzeko hartu beharreko neurriei buruzko aholkuak” izeneko mahai-inguruan parte hartuko du, eta bertan egungo egoera, lege-neurriak eta munduko krisiaren ondorioz sortutako ekonomia-krisia gainditzeko jokoaren sektorearen jarduerak jorratuko dituzte.

Zuzendariarekin batera bertan izango dira:

  • Manuel Vázquez Martín Andaluziako Juntako Zergen, Finantzazioaren, Toki Korporazioekiko Finantza Harremanen eta Jokoaren arloko zuzendari nagusia.
  • Irene Muñoz Vicente Gaztela eta Leongo Juntako Erakunde Harremanetako zuzendari nagusia.
  • Natalia Caba i Serra Kataluniako Generalitateko Zergen eta Jokoaren arloko zuzendari nagusia.
  • Luis Miguel Torres Hernández Madrilgo Autonomia Erkidegoko Segurtasunaren, Babes Zibilaren eta Formakuntzaren arloko zuzendari nagusia.
  • Juan Marín Pérez Murtziako Eskualdeko Zerga Agentziaren zuzendari nagusia.
  • Rafael Beneyto Cabanes, Valentziako Generalitateko Zergen eta Jokoaren arloko zuzendari nagusia.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)