Elkarlan Sariak
Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

Eusko Ikaskuntza eta Hezkuntza Sailak antolaturiko jardunaldia, eskola-segregazioaz

2022.eko irailak 17, 09:00 2022.eko irailak 17, 14:00 Eusko Ikaskuntza eta Hezkuntza Sailak antolaturiko jardunaldia, eskola-segregazioaz
2022-09-17 09:00 - 14:00
Europa Biltzar Jauregia / Palacio Europa, Vitoria - Gasteiz, Avenida Gasteiz, 85
Ekitaldiko kargudunak: María Begoña Pedrosa Lobato

ASKOTARIKO SEGREGAZIOARI NOLA ERANTZUN HEZKUNTZA SISTEMATIK?

  • Hainbat hezkuntza eragileren artean hausnarketa partekatu nahi du jardunaldiak, proposamenak egiteaz gain
  • Gasteizko Europa Jauregian burutuko da bihar, larunbata, goizeko 9:00etan hasita

Aurrez hasitako lanari jarraipena emanez, Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak beste jardunaldi parte-hartzaile bat antolatu dute biharko. Bertan, segregazioaren aurrean hezkuntza sistemak izan behar duen zereginari buruzko hausnarketa partekatua egingo da. Hitzordu berri hau joan den ekainaren 4an Donostian egindakoarekin ondoren dator, non akordiorako bide partekatu baterako oinarriak zehazten hasi ziren.

Biharko saioan, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak eta Beatriz Akizu proiektuaren Eusko Ikaskuntzako arduradunak topaketa bat zuzenduko dute, aurreko saioetatik ateratako ondorio nagusiak ezagutarazteko; orduan plantatu ziren erronka, proposamen eta ñabardurak, eta hausnarketa partekatu batean sakontzeko balioko dutenak. Lanerako oinarri hori ekainaren 4ko saioan landutako edukien laburpen-dokumentuan dago jasoa, «Segregazioaren Ezaugarritze  eta Ulermen Partekatua» dokumentuan.

Jardunaldian, hiru emaitza nagusi jorratuko dira:

  • Segregazioa ezaugarritzea eta elkarrekin ulertzea.
  • Adostasunen eta desadostasunen identifikazio partekatua.
  • Akordioei erantzuteko eta desadostasunak kudeatzeko proposamenen emaitza kolektiboa.

Parte hartzeko metodologia baten bidez eta talde txikitan banatuta, parte-hartzaileek hainbat ariketa egingo dituzte, akordioak eta desadostasunak identifikatzeko helburuz, eta sintesian jasoko diren esaldiak eta esamoldeak ere adostuko dituzte. Era berean, akordioei erantzuten eta desadostasunak kudeatzen lagunduko duten proposamen zehatzak landuko dituzte.

 

    EGUNA:    irailak 17, larunbata

    ORDUA:    9:00etan

    LEKUA:     Europa Jauregia

                        Gasteiz hiribidea, 85  - Vitoria-Gasteiz

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)