Elkarlan Sariak
Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkorekak eta Gorka Iturriagak “World Police & Fires Games 2022” jokoetan parte hartu zuten ertzainak hartuko dituzte Rotterdamen izandako arrakastaren ondoren

2022.eko irailak 15, 16:00 2022.eko irailak 15, 16:30 Josu Erkorekak eta Gorka Iturriagak “World Police & Fires Games 2022” jokoetan parte hartu zuten ertzainak hartuko dituzte Rotterdamen izandako arrakastaren ondoren
2022-09-15 16:00 - 16:30
Departamento de Seguridad, Erandio, Larrauri-Mendotxe Bidea, 18
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Gorka Iturriaga Madariaga, Izaskun Urien Azpitarte, Victoria de Jesús Landa Moñux
Beste gonbidatu batzuk: Josu Bujanda (Ertzaintzaren burua)

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak Rotterdamen (Holanda) egin ziren World Police and Fire Games 2022 jokoetan parte hartu zuten Ertzaintzako kirolariak hartuko dituzte ostegunean, irailaren 15ean, 16:0etan, Segurtasun Sailaren Erandioko egoitzan, txapelketako kategoria ezberdinetan 16 domina lortu ondoren.

Bai lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua bai Ertzaintzako kirol taldearen bozeramailea komunikabideen esanetara egongo dira.

Harrera-ekitaldian, beste polizia-agintari batzuekin batera, Izaskun Urien Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendaria, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua ere izango dira.

 

 

Segurtasun Sailaren egoitza - Larrauri-Mendotxe Bidea, 18 (Erandio)

https://goo.gl/maps/D84iFBng5JiGfQVg6

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Bujanda (Ertzaintzaren burua)