Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

2022ko Urruzuno literatura lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia

2022.eko irailak 02, 12:00 2022.eko irailak 02, 13:00 2022ko Urruzuno literatura lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia
2022-09-02 12:00 - 13:00
Miramar jauregia, Donostia - San Sebastián, Parque De Miramar, s/n
Ekitaldiko kargudunak: Amaia Agirre Pinedo

URRUZUNO LITERATURA LEHIAKETA 2022

SARI-BANAKETA EKITALDIA

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendari Amaia Agirrek 2022ko Urruzuno literatura lehiaketaren sari-banaketa ekitaldian parte hartuko du bihar, Donostiako Miramar jauregian.

Sari-banaketa ekitaldi antzeztua eta musikatua izango da aurtengoa, Iholdi Beristain idazle eta aktoreak Paxkal Irigoyen musikariaren laguntzarekin gidatua. Aurtengo 19 ikasle sarituak berriz, sari gisa Arantzan izan duten bost eguneko literatura-egonalditik zuzenean iritsiko dira Miramar jauregira, motxila han bizitako esperientziaz beteta dakartela, eta ekitaldian parte-hartze zuzena izateko prest.

Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik, Hezkuntza Sailak 1986tik antolatzen du Urruzuno literatura lehiaketa, gazteen artean literatura zaletasuna eta, bereziki, euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzeko helburuz.

            EGUNA:    irailak 2, ostirala

            ORDUA:   12:00etan

            LEKUA:     Miramar Jauregia. Errege-jangela aretoa. Donostia

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)