Victoria Landak Alfonso Mentxaka Lejonaren, ETAk 1991ko abuztuaren 29an hil zuen agentearen, omenaldian parte hartuko du
2022.eko irailak 01, 13:00 2022.eko irailak 01, 13:30 Victoria Landak Alfonso Mentxaka Lejonaren, ETAk 1991ko abuztuaren 29an hil zuen agentearen, omenaldian parte hartuko duVictoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak eta Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak, beste agintari batzuekin eta Alfonso Mentxaka Lejonaren lankideekin batera, lore-eskaintza egingo dute gaur, osteguna, irailak 1, 13:00etan, Sondikako hilerrian (Bizkaian), Alfonso Mentxakaren omenez eta oroimenez, ETAk hil zueneko 31 urteurrena betetzen denean.
Alfonso Mentxaka Ertzaintzaren Esku Hartzeko Unitateko (Berrozi) kidea zen 1991ko abuztuaren 29an, “Bizkaia komandoa”, euskal gizartearen aurka beste atentaturik egin ez zezan, desegiteko polizia-operazio batean izandako tiroketan, ETAk hil zuenean.
Ertzaintzaren Zuzendaritza eta Burutza sustatzen ari diren omenaldietako lehenengoa da, joan den ekainaren 20an ezarri ondoren urtero banaka egingo ziotela aitorpen, oroimen eta omenaldi ekitaldia ETAk hildako ertzain bakoitzari. Banako omenaldi horiek Ertzaintzak ekaineko lehenengo igandean guztiak batera gogoratzeko antolatzen duen ekitaldi nagusia osatuko dute.