Elkarlan Sariak
Ekitaldiak Lehendakaritza
qrcode

Euskal Diasporaren Eguna: 5.edizioaren aurkezpena

2022.eko abuztuak 31, 11:00 2022.eko abuztuak 31, 11:30 Euskal Diasporaren Eguna: 5.edizioaren aurkezpena
2022-08-31 11:00 - 11:30
Saint-Jean-Pied-de-Port, 13 Pl. Charles de Gaulle, 64220
Ekitaldiko kargudunak: María Ángeles Elorza Zubiria, Gorka Alvarez Aramburu
Beste gonbidatu batzuk: Joseba Erremundeguy; Laurent Inchausp
lege-oharra

Marian Elorzak Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak, Joseba Erremundeguyk Euskal Elkargoko gobernu taldeko kideak eta  Laurent Inchauspé Donibane Garaziren alkateak eta irailaren 8an Ispasterren ospatuko den Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna aurkeztuko dute.

Prentsaurrekoa Donibane Garaziko udaletxean egingo da goizeko 11:00etan.

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak, Euskal Diasporaren ekarpenekin batera, Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen 2018ko irailaren 8a, euskal emigranteen fenomenoa nabarmentzeko eta ezagutarazteko.

Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna sendotu egin da Euskadin eta Munduko Euskal Etxeetan, eta aurten bosgarren edizioa du. Oraingo honetan, ekitaldi instituzionala Donibane Garazin egingo da, Hegoaldeak eta Iparraldeak partekatzen duten errealitate kulturala kontuan hartuko duen ekitaldi batean. Ekitaldia antolatzen duten helburua partekatua da: Euskal emigrazioak izan duen eta duen garrantzia ezagutaraztea eta aitortzea.

DIASPORAREN EGUNA ~ DANTZ-ANGO

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Joseba Erremundeguy; Laurent Inchausp