Kultur ekitaldietan eraso sexisten aurkako protokoloak egiteko gidaren aurkezpena
2022.eko uztailak 14, 11:30 2022.eko uztailak 14, 12:30 Kultur ekitaldietan eraso sexisten aurkako protokoloak egiteko gidaren aurkezpenaBerdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eraso sexisten aurkako protokoloak prestatzeko gida aurkeztuko du bihar, OSTEGUNA, uztailak 14, 11:30etan. Gida hori Emakunderen bidez egin du
Gidaren bidez, formatu handiko kultura-ekitaldietako erakundeei protokoloak egiten lagundu nahi zaie, bertaratuek, langileek eta/edo artistek emakumeek jasan ditzaketen eraso matxistei buruzko informazioa eta prebentzioa emateko.
Sabino San Vicente Euskal Encounter 2022 antolatzen duen Euskaltel Fundazioko zuzendariak lagunduko dio Beatriz Artolazabali. Informatikako zaleak biltzen ditu urtero Bilbao Exhibition Centren. Aurten uztailaren 22tik 25era egingo da.
Lehenengo aldiz, jendetza biltzen duen ekitaldi honek eraso matxisten aurka jarduteko bere protokoloa izango du, eta, beraz, zuzendariak horren alderdi nagusiak azalduko ditu.
Era berean, Amaia Del Campo, Barakaldoko alkateak, Karmenak 2022 herriko jaietan murgilduta dagoen herrian bultzatutako eraso sexisten aurkako ekimenak azalduko ditu.