Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkorekak eta Jon Redondok “World Police & Fires Games 2022” jokoetan parte hartuko duten ertzainak hartuko dituzte Iurretan

2022.eko uztailak 14, 17:15 2022.eko uztailak 14, 17:45 Josu Erkorekak eta Jon Redondok “World Police & Fires Games 2022” jokoetan parte hartuko duten ertzainak hartuko dituzte Iurretan
2022-07-14 17:15 - 17:45
Sede de la Ertzaintza, Iurreta, Iurreta Auzoa, 13-11
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Miren Goitia Gabiola, Jon Redondo Lertxundi, Izaskun Urien Azpitarte

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak Iurretako polizia-zentroan hartuko dituzte ostegunean, uztailaren 14an, 17:15ean, uztailaren 22tik 31ra bitartean Rotterdamen (Holanda) egingo diren World Police and Fire Games 2022 jokoetan parte hartuko duten Ertzaintzako kirolariak. Bai lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua bai Ertzaintzako kirol taldearen bozeramailea komunikabideen esanetara egongo dira.

Ekitaldia barrutiko kirol-instalazioetan egingo da, eta bertan izango dira Miren Goitia Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea eta Izaskun Urien Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendaria ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)