Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok xake, softbol eta halterofiliako euskal selekzioen hurrengo jarduerak aurkezteko prentsaurrekoan parte hartuko du
2022.eko uztailak 13, 10:30 2022.eko uztailak 13, 11:00 Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok xake, softbol eta halterofiliako euskal selekzioen hurrengo jarduerak aurkezteko prentsaurrekoan parte hartuko duEuskal Kirol Federazioen Batasunak uztailean egingo diren euskal selekzioen jardueren berri emateko prentsaurrekorako deialdia egin du. Zehazki, xake, beisbol eta softbol eta halterofiliako euskal federazioek antolatutakoak.
Prentsaurrekoa gaur, uztailaren 13a, izango da, 10:30etan, Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzako prentsa-aretoan (Andia kalea, 13), eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria izango da bertan. Halaber, Ángel Gurrutxaga, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko lehendakaria, eta ekitaldietako federazioetako lehendakariak izango dira.